enero 22, 2012

Papeles y electrones: Pako’s podcast

Interneteko webgune bati buruzko aipua egiteko esan digute eta, beti bezala, euskadinnova.net edo nontzeberri bezalako handi-ezagunak alboratzea bururatu zaigu eta interneteko eskulangintza itxura daukan beste zerbait aipatzea hobetsi dugu.
Pako Izagirrek ziur aski denbora luzea eman du horrelako audioak grabatzen eta interneten eskegitzen. Grabatu dituen audioek kalitate profesionala daukate. Nik ezagutzen dudan  euskara irakasle batek antzeko zerbait egiteko asmoa zeukan Euskaltuben baina euskal youtube hura finantziazio faltaz-edo erori zen eta batzuen lana hortxe galdu zen. Betiko?
Pako Izagirrek, beraz, badaezpada eta ziur aski beste aukerarik ez duelako topatu, atzerriko bermea duen PodOmatic sistema erabili du eta bere audio txukunak hortxe kargatu ditu. Hitz jokoak, poema laburrak, ipuinak etab. entzun daitezke bere gunean, aittu.podomatic.com horretan. Euskal balada zaharren bat ere topa daiteke. Erdi Arotik XXI. mendera ahoz aho eta azkenik sarean. DEBILE PRINCIPIUM MELIOR FORTUNA SEQUATUR.
Literatura irakurri beharrean entzuteko aukera hobesten duzunontzat, hona hemen aukera on bat eta eredu bat.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 141