Deformatika: Ez dugu SOPArik nahi!
![]() |
|
![]() Horren aurrean sarean ekimen ugari sortu dira. SOPA madarikatuaren aldekoak azalarazi, salatu eta, je je, nola ez, borrokatu: • http://goo.gl/Id6GI Alt1040ko jendeak segimendu handia egin dio gaiari eta SOPAren aldeko 142 enpresen zerrenda eskaintzen digu. Beno, egia esateko, 141 dira. Segi irakurtzen… • http://goo.gl/CFPto Hasieran Godaddy domeinu (eta alojamendu etab) enpresa estatu batuarra alde agertu zen. Itzelezko mugimenduak eman ziren amaraunean honen aurka eta iritzia aldarazi diogu. Fayerwayer-ek oso ondo azaltzen du gertatutakoa. • http://goo.gl/SWUYf Gainontzekoak identifikatu nahi badituzu, NOSOPA Chrome luzapena erabil dezakezu. Interneten nabigatu eta SOPAren aldeko enpresa baten webgunean sartzen bazara, abisua emango dizu. • http://goo.gl/YTQNr Lege honen eragina ezagutu nahi baduzu frogatu SOPA LENS Chrome luzapena. Tresna honek egunero bisitatzen ditugun web guneen egoeraren berri emango digu, SOPA onartzen bada. Ikusiko ditugu zeintzuk ezabatuko dituzte, zeintzuk egon daitezke egoera larrian…. • http://goo.gl/NmdYx Firefox-entzako beste luzapen interesgarria daukagu:DESOPA. Honek salto egiten du SOPAren DNS blokeoa, web guneak duen IP helbidera joanez. Mintxu S. López © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete