abril 6, 2012

Papeles y electrones: Euzkaras

Topatuko duzue Flickr-ren, topatuko duzue Teknopataren txokoan: teknopata.net/photos, eta ordenagailua piztu gabe ere, topatuko duzue zuen herrian, zuen kalean, zuen posta-kutxatilan. Zer? Bada hori, edozein gauza euzkara tzukunean idatxita. Euzkaras.

Batzuk markatzaile gorria eta haserrea paseatzera atera beharrean, argazki kamera ateratzen dute eta klik, argazkia. Fotoa Flickr-rera kargatu eta bilduma umoretsuak egiten ibiltzen dira,  berez oso pozgarria ez den kontu baten gainean: gure hizkuntzaren egoera trixtea.

Baina ez gara beti penetan, beti penetan arituko mundu hunetan, Benitoren abesti hartan legez. Har dezagun argazki kamera, irri egin dezagun. Xuxen zuzentzaile ortografikoa ezagutu ez dutenen letreru, idaxkun edo errotuluen kontura ere barre egin daiteke. Askotan nahita eginak ematen dute, irakurle elebidunak irri egin dezagun. (Elebidun izan behar euzkaras idatzita dagoena ulertzeko. Euskara hutsetik abiatuta, nekez).

Euskara ikusteko bide-saria   izan daiteke; botila erdi-beteta ikusi nahi izanez gero, gaztelania hutsean dauden idazkun horiek guztien aldean, nik nahiago euzkaras idatzitakoak.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 143