mayo 7, 2012

Gora et Labora: Ez da krisia

Ez da krisia, hau iruzur hutsa da. Akziodun klasekoek agindupeko klasekoei egindako behin-betiko iruzurra.
Enpresek sortzen dituzten etekinak enpresako jabeek banatzen dituzte; banatzen duenak, parterik onena bere. Etekin pribatuak; galerak, egotekotan, publikoak. “Zuloa utzita azkar ospa egin”, enpresa kudeatzaile askoren eskuliburuko azken kapitulua, edo “estali ezak zuloa diru publikoarekin”, nola?, bankako zuzendaritzako kideei galdetu.
Ekonomiak sortzen duenak sistemak banatzen du. Garai onenetan: “aurten etekinek % 21 egin dute gora; soldatak 0º C”. Bestela, “aurten etekinek oso gutxi egin dute gora, langabeziak, ordea, % 3,2, larregi”: banatze baldintzak ez, lan-baldintzak aldatuko ditugu.
Krisia langabetuek, agindupeko klasekoek ordaindu beharko. Soldatak izozteaz gain, lan-kontratu xinpleagoak behar omen: BAI. Enpresaren esanetara txintxo demonio arituko naiz behar nautenean behar nauten eginkizun oro egiteko beti prest. Sinatu hemen. / EZ. Langabezia nahiago. Xinple bezain eraginkor.
Agindupekook burujabe gara kontsumitzaile garen heinean. Lau urtean behin beste agindupeko batzuen artean hautatu eta akzio pakete on, paketon batek, ematen duen benetako boterea zer den imajina dezakegu.
Ez da krisia, sistema da. Geure buruari eman diogun demokrazia dela diote otzanenek. Demokrazia erreal erregeduna.


Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados