Papeles y electrones: Baga, biga, bloga
![]() |
|
![]() Blogosferako itsasoa lano dago aspaldi honetan. Badakizue, lano, ez laino. Eta haizeak txopatik jotzen ez duenean arraun egin behar. Eta arraun egin behar denean, badakizue, arraunlari gutxi eta patroi asko agertu ohi dira… Patroiak gehienetan haserre agertzen dira, arraunlariei oihuka: segi!, eutsi!… Batzuetan era onean eta beste batzuetan haserrealdiari ezin eutsiz: gurinezko besoak ditiagu! Gogorrago alfer alaenak! Baina arraunlariek patroien beharra omen daukate. Halaxe erakusten zigun Asterixek Aitzineko Egipton. Piramideak eraikitzeko arkitekto burutsuak, beso indartsuak, eta zigorrada, zartailukada, dosi doi-doia, behar ziren. Gaur aipatu nahi dugun blogaria, Jozulin, gure arraunlari nekaezin horietakoa dugu. Batzuetan arraun egiteaz aspertuta-edo, bloga erabiltzen du Egiptoko langileburuek zartailua erabiltzen zuten legez. Arraunlariak xaxatzeko eta bere lanean goxo-goxo lo egingo lukeen baten bati zartada ipurdian zast oparitzeko. Gehien eskertzen dioguna, gehienetan umorearen zartailua erabiltzea da. Eskertzen da. © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete