enero 21, 2013

Deformatika: Iruzurrak, dokumentu anonimoak eta surgere.org

cabecera_EK149_deformatik copia
r149_deformatikaPuff, hasiko gara PPk etengabe eskaintzen dizkigun “ustezko” iruzur berri batekin. Ez, ez da BEZaren igoera, lan erreforma basatia, guztion diruaz haien banka hornitu, elizari nahi duen guztia oparitzea, langile publikoei aparteko soldata lapurtu edo gure agure eta atsoei pentsioak dagokiena baino askoz gutxiago igo. Kasu honetan da astelehenetan gertatzen ari den fenomeno bitxia: erregaien salneurria jaisten da egun batez eta gainontzeko egunetan berreskuratzen du bere ohiko salneurri basatia. Kontua da, Hiru sindikatuko bozeramaile baten arabera, (http://murrizketarikez.wordpress.com/2012/12/08/gobierno-y-petroleras-juegan-con-las-pensiones/) astelehenetan Kontsumorako Prezioen Indizerako hartzen direla datuak eta hori dela eta akordio batera heldu omen dira erregaien multinazionalak eta PPko gobernua, astelehenetan prezioak jaisteko eta KPI faltsuki baxua mantentzeko.Beste kontutxo labur bat. Zer egin dezaket publikoki dokumentuak era anonimoan argitaratu behar badut? https://anonfiles.com/ erabili. Zertarako beste kontua da: zure aztarnak utzi nahi ez dituzulako. Argi eta garbi. Seguru erabilpen egokia topatuko diozula…

Bukatzeko www.surgere.org: Islandia eta Estatu espainoleko krisiak zelan kudeatu eta zer nolako irtenbideak  eman dio egoerari estatu bakoitzak aztertzen duen dokumental askea eta oso interesgarria. Gasteizko lagun talde batek egina. Gaztelaniaz momentuz baina euskaratzeko prozesuan daude momentu honetan. Webgunean osorik ikusi eta jaisteko aukera daukazu eta diruz laguntzeko ere.

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 149