Papeles y electrones: Xerezaderen artxiboa
Interneten txorien kantua entzuten nabil perretxikoak bildu bitartean, Ursula K. Le Guin idazle amerikarraren kontakizuna entzuten. Jasone Larrinagak euskaratu zuen Legez kanpokoa ipuina eta Bilbo Hiria Irratian grabatu zuten Xerezaderen artxibokoek. Amelia López ahotsa entzuten da ipuin horretan; beste ahots batzuk beste kontakizunetan. Xerezaren artxiboak ez da, diseinu aldetik, oso blog erakargarria. Nahiko monokromatikoa da, irudi gutxikoa… Etxetik ibiltzekoa. Baina blog horretako onena audioak dira. Horiek bai, audio horiek itxura profesional osoa daukate. Tamalez horrelako audio-blog gutxi dauzkagu. Aittu, Pakoren podcasta, http://aittu.podomatic.com/ etxe-giroan.com, http://etxegiroan.com/helduak_euskara.php eta zenbait irrati-igorgailuren podcast bakan bikain batzuk, ez besterik. Zutabe hau idatzi bitartean Legez kanpokoa ipuineko protagonistak, Ameliaren ahotsaz, basoan barrena eraman nau. Basoan lo egiten, su egiten, armak ebazten ibili naiz Ursularen, Jasoneren eta Ameliaren eskutik. Interneteko xarma. © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete