mayo 20, 2013

Gora et Labora: Antisistema

Kazetaritza ikastea erabaki zuenean, ez zion inori esan baina beste amets batzuk zeuzkan. Ez zen, ez, ameslari horietako bat, kazetaritzak mundua aldatzen lagunduko duela uste duten horietako bat baina tira… egunen batean erreportaje batekin zerbait aldatzen lagunduko zuela uste zuen.
Tertulia hartan parte hartzera gobidatu zuten. Bera izan zen harritu zen lehena. Hasieratik barregarria; kontsumismoa aipatzen zuen bakoitzean publizitatearekin mozten zioten. Han bere iritziak iraultzaileak ematen zuten. Behin kide batek aurpegiratu: antisistema bat zara!
Enbitea ironiaz eraman. Antisistema? Bai zera! Hauxe da egon litezkeen sistemetatik hoberena! Bizpahiru problema besterik ez:  sistemak ez ditu ez ondasunak, ez ardurak eta ez lana behar bezala banatzen. Sistemak sortzen dituen ondasunak ez dituzte oinarrizko behar asko asebetetzen. Gosea munduan eta janariak estoldetatik behera. Etxeak hutsik eta kaleratze masiboak. Sistemak   futbola eta zirku mediatikoa; museoetan ferietako ertilanak; merkatuan 24 kilateko gurutzefikak, nuklearrak, ferrariak, tanke hegalariak;  prentsan txutxu-mutxuak…
Bere azken tertulia izan zen.
Behin presidenteari zapata bat botatzeko plana izan zuela diote bere etsaiek baina prentsa aretoan sartzea lortu bazuen ere, bere aurrean plasma pantaila erraldoi bat besterik ez omen zuen aurkitu.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados