junio 4, 2013

Deformatika: Sareko tresnak erabili teknologiak eraldatzeko, gehien bat…

cabecera_EK153_deformatik copia
r153_deformatika_grEz da kontu berria, baina askotan erabili ditugu amaraunean topatu ditzakegun tresnak eraldaketa bultzatzeko, edo gutxienez, salatzeko. Hona hemen adibide batzuk:
http://dontuseie.com/ Puff, Micro$oft enpresako nabigatzailea da askoren jopuntua, berdin du erabiltzaile xumea bazara edo web garapenean lan egiten duen pertsona: gorrotatzen dugu Internet Explorer (IE). Eta web gune honek eginkizun polita du: IE ez erabiltzeko komenzitzen lagundu.
http://www.upgradefromwindows8.com Windows bertsio berriak dituen arazoak ez dira txikiak: bateragarritasuna, estabilitate falta, baliabide jale amorratua, … eta interface berria. Web honetan W8tik linux-era gaurkotzeko kanpaina jarri dute martxan, eta arrakastatsua izaten ari da.

Apple ere lotsagarria da
Dena den, ez pentsa Apple libratzen denik… Badaude kanpaina batzuk IOS (Applek Ipad, Ipod eta Iphonentzat duen sistema eragilea) irekia eskatzen dutena:
https://www.facebook.com/WeWantAnOpenIos
http://twitition.com/mdinc
Euskaldunon artean oso nabariak dira hizkuntzaren alde egindako lanak, eta ahaleginak. Appleko produktuak euskaraz erabiltzeko eskaria da hau, jakin badakuzuelako Appleko produktuak erderaz bakarrik daudela, eta ez dute, momentuz, euskaratzeko askorik:
https://www.change.org/es/peticiones/apple-press-apple-ceo-tim-cook-an-opportunity-to-use-basques-mother-tongue-as-main-language-in-apple
Android-en, aldiz, badago lana nahiko aurreratuta eta gertu izan dezakegu bertsio euskalduna: http://androideuskaraz.akting.eu/blog/

 

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 153