Deformatika: .eus domeinua eta PRISMA madarikatua
![]() |
|
![]() Urtebete pasatu beharko da .eus domeinua erabiltzen hasteko, baina aurrerapauso ederra da euskal kulturarako, amaraunean bere presentzia indartuko baitu. Eta bai, esan dut EUSkal kultura, ez EUSkadi (Noticias Taldekoek diotenak) edo EUSkalherria (hau gaizki ez dago, hori bai). http://www.puntueus.org/eu/ webgunean topatu dezakezu informazio guztia. PRISMAtik pasatu digute (nahi eta nahi ez) Azken egunotan beste berria, hau askoz ilunagoa, izan dugu: PRISM sistemarena. Honen bidez EEBBetako gobernuak (NSAk hain zuzen ere) mundu osoko komunikazioak zelatzen ditu, zure mugikorra edo tablet-ean arazorik gabe sartzen eta deiak, kontaktuak, komunikazioak, geolokalizazioa… guzti-guztiak ditu kontrolpean. Google, Yahoo, Facebook, Twitter guztiz konprometiturik daude. Bagenekien ordenagailuetan sartzerik zeukatela. Microsoft Windows eta Apple Macos ez dute arazorik jarri horretarako (hori dela eta gomendatzen dizugu GNU/Linux erabiltzea eta Debian www.debian.org bereiziki). Honen aurrean baduzu zer egiterik, alternatibak egon badaude: http://prism-break.org bilduta daude interesgarrienak. Zure esku dago, apurtu PRISMA. Mintxu S. López © humorenlared.com
|
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete