julio 30, 2013

Gora et Labora: Pribatutasuna

Hasieran karnetak izan ziren, guztiok komisaldegitik igaro behar, gure hatz marken erregistroa, gure datu pertsonal guztiak Estatuari aitortu behar. Guztiok, egunen batean, delinkuente izan gaitezke. Dagoeneko fitxaturik gaude. Gure DNA laginak uztea izango da hurrengoa.
Gero internet, esku-telefonoak-eta, agertu ziren. Esku-telefonoena izan zen Estatuak gu hobeto fitxaturik egoteko aurkitu zuen onena. Horrelako trepeta baten edo batzuen jabe egin ginen. Urte gutxitako anonimotasun onartuaren ostean, berehalakoan, telefono guztiak karneta bati lotu behar izan ziren. Edo uztaiatik igaro edo utzi telefonoa erabiltzeari.

Smart telefono inteligenteek, nor ginen, non geunden, zehatz erregistratzen zuten. Interneten non sartzen ginen, gizarte-sareetan nori jarraitzen genion, non egiten genuen +1, non erosten genuen, zer erosten, zer irakurtzen, zer idazten, ze musika, ze bideo… Nor ginen.
Probatu. Bidali lagunei mezu pribatua non telefono azkar baten marka, modeloa, aipatzen duzun. Laster horri buruzko eskatu gabeko publizitatea jasoko.
Estatuak bere menpekoak espiatzen ditu. Gero Wikileaks, Snowden, bezalakoek espiotzagatik jazarpena jasango dute. Gu, bitartean, libreago sentituko gara gure telefonoan doaneko app berri bat instalatuz. Zertarako behar dute gero eta app gehiagok gure GPS koordenadak? Esku-telefonoak, eskuburdinak.
Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados