Deformatika: Firefox OS, OUYA eta Leap Motion
![]() |
|
![]() Mugikorrentzako sistema eragileen artean badaukagu aktore berria: Firefox OS. Joer, beste bat, pentsatuko duzue, baina zer berri eskaintzen digu suzko azeria?. Alde batetik webean dago oinarrituta, eta HTML5 eta CSS3 ezagutzen baduzue aplikazioak egiteko gai izango zarete eta baliabide kontsumoa baxuagoa izango da, bateriaren iraupena luzatzeko. Info+: http://goo.gl/Nc3j8 OUYA joko kontsola berria da, crowdfunding-en bidez finantzaturik. EEBBetan salgai dago jada (99$) eta interesgarria da honako ezaugarriengatik: txikia, oso txikia da, Android sistema eragilea du bihotzean eta joko guztiak free2play dira (hasierako mailak doan eta gero ordaindu behar). Info+: https://www.ouya.tv/ Eskuak gora!!! Leap Motion beste gailu interesgarria da. Ordenagailuaren aurrean jarri eta eskuen eta atzamarren mugimenduen bidez ordenagailuarekin elkarri eragiteko aukera ematen digu. Ez da oso garestia izango, 80$, eta Windows, Macos eta GNU/Linux-entzako egongo da. Banaketa uztailaren 22tik aurrera. Info+: https://www.leapmotion.com/. Mintxu S. López © humorenlared.com
|
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete