Gora et Labora: M2020 – G20
![]() |
|
Irratian entzun dut gure inguruko ekonomiaren %20 zergen zamatik arinduta funtzionatzen duela. BEZ gabeko fakturei eta antzeko kontuei buruz ari ziren haserre. Jendearen kultura aldatu beharra dugula zioten. Pikarokeriei irri egin beharrean egurra ematen hasi beharko ginatekeela zioten solasaldilari prestuek. BEZik gabeko faktura egiteaz hitz erdi bat entzun bezain pronto, hurrengoan, irakurle hori, egurre! Asaldatuta ohika ieziozu iruzurgileari zeuk BEZa azken xentimoraino ordainduko duzula eta bidaliezu gertakizunaren txosten-salaketa ogasunekoei. Baina tamalez agian ez dizute salaketaren izapideak egingo. Hain lanpeturik daude arrain handien atzetik zure BEZ kontutxo hori txikikeria irudituko zaiela. Izan ere, ogasuneko ikuskariek SICAV eta horrelakoekin besterik ez dira kezkatzen, (“SICAVs have great tax advantages, paying corporate income tax (corporation tax) at a rate of just 1%” en.wikipedia.org) Handiek %1 ozta-ozta ordaintzen dute zergetan baina Maritxuk eta Bartolok ardotxo txuriagatik hamar aldiz gehiago (“…a los suministros de telecom, luz y gas se aplicará en septiembre, el nuevo tipo del 21%. Lo mismo sucederá con el agua, sólo que está se encuentra dentro del IVA reducido, por lo que se incrementará del 8 al 10%”. ABC.es). Paradisu fiskalak amaitzear daudela zioten G20koek, kar-kar… Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados