Deformatika: Gure mugikorrak gu baino gehiagi mugitzen direnean…
![]() |
|
![]() Beste aldean Android daukagu, ez hain traketsa baina urrats kezkagarri batzuk ematen ere: 4.4 bertsioak KitKat izena izango du (http://www.android.com/kitkat/), elikagai transgenikoen erregea den Nestlerekin akordioa sinatu eta gero. Kaka, gaizki hasten gara. Bada beste albiste interesgarria (ala ez, denborak esango digu) cyanogenmod-eko lagunak (http://www.cyanogenmod.org/) profesionalizatzen direla. Ezagutzen ez badituzu, jakin behar duzu Android-eko azken bertsioak eta moldaketa interesgarri batzuk sortzen dituztela enpresek firmware gaurkotu nahi ez dituzten gailuetan. Firefox-OS, zalantza handirik gabe, sistema eragilerik interesgarrienetarikoa bilakatzen ari da, filosofiaz. Hala eta guztiz ere garatzeko eta frogatzeko gailu askorik ez dago, eta hori ez da ona. Geeksphonekoek (www.geeksphone.com) pare bat atera eta agortu dira (Ebay-n soilik lor daitezke) eta 3. bat bidean omen dago. ZTEkoek beste merkeago bat atera dute baina Movistar-rekin (vaderetrosatanas). Urte bukaerarako 10ren bat izango omen dugu, konpainia ezberdinekin. Ah, ezin ahaztu Blackberry-z. Aldapan bera amildegiraino (http://goo.gl/AOwpjT) doan Kanadako enpresa eta bere sistema eragilea, BlackberryOs. Honekin batera kaleratze masiboak etorriko dira, zoritxarrez. Mintxu S. López © humorenlared.com
|
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete