noviembre 12, 2013

Gora et Labora: Greba Irakaskuntzan

Ikastetxea hutsik. Gaua zen. Argi zeukan; inork ez zuen bera ikusiko kartela jartzen. Ate nagusi ondoko kotxoan espazio libre soberan baina erdi-erdian kokatu zuen bere afixa, akademiako iragarkia estaliz: Franko a Werto”.
Gero ordezkarien batzarrean ondo botatako kontsigna batzuk eta greba arrakastatsua izango zen. Bozketa eskua altxatuz egitea komeni zen, ezinbestekoa agian. Eta ikasleei greba egiteko gurasoen baimena sinatuta ekartzearena lerdokeria hutsa zela agerian utzi behar.
Bileran besteak epel agertu ziren. Grebaren alde, eskola galtzeko, besterik gabe. Alde batetik edozein aitzakiarekin eskola galtzeko prest zeudenak eta bestetik eskola ez galtzeko aitzakiak asmatzen zituzten aulki-bero alaenak. Bera izan zen “bekak, tasak, erlijio gehiago” argudioak prestaturik zeuzkan bakarra.
Azkenean, bozketa zuzendaritzakoek esan bezala papertxoetan egin zen. Ia-ia aho batez baiezkoa atera zen gela guztietan. Boto zuri edo baliogabe batzuk eta ia ezezko bakar bat ere ez.
Greba egunean ikaslerik ez zen agertu. Irakasleak poz-pozik kafea hartzen, zuzentzen, solasaldi animatuan imajinatu zituen. Berari esker.
Manifestaziora, jakina, ez zen inor joan. Bera ere ez.
Baina… nola jakingo zuten irakasleek bera izan zela? (Gorriz zuzenduta agertu zen biharamonean bere ikasmahaian: “FranCo Ha Werto, txipirón! ;-)».

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados