Gora et Labora: Pribatizatu
![]() |
|
Sobran funcionarios; periódico y cafelito. PPko batek zor publikoaren mamiaz. Zor publikoa kitatzeko konponbidea begi bistakoa zen: jabetza publikoak saldu, gizarte zerbitzuak merkatura atera. Ospitaleak, eskolak, zaharren pentsioak garestiegiak ziren. Klinika, kolegio eta pentsio-plan pribatuak hobe. Saltzeko enpresa publiko eta Kutxa gutxi geratzen zirenean, dotrina ortodoxoa behar: funtzionario gutxiago, azpikontrata gehiago. Estatuko Buruzagitza Nagusitik hastea erabaki zuten, Errege Etxetik. Eredugarri. Zortzi milioi ez zihoan inora baina tira, zortzi milioi horiek puztu egiten ziren seguritate kontuak, garraio bideak, etab. kontuan izanez gero. Etxetik ibiltzeko helikoptero eta hegazkin batzuk, pare bat Airbus-310, auto flota txiki bat, Rolls Royce, Porsche, Ferrari, Cadillac… Trafiko isunik ez. Inoiz ez. Luxuzko iotak… Erret zerbitzuak pribatizatzeko ekoiztetxe batek casting bat antolatu zuen. Gaspar erregearena egiten ibilitako batek irabazi. Inaugurazioak, desfileak… Diskurtsoak, oraindik ere, Errege Etxetik jasotzen ziren. Ordezkoek doinurik goxoenarekin ematen zituzten sariak edo oso irmo jartzen ziren Katalunia, Gibraltar aipatu behar zirenean. Aurretik Erregeak egunero mila bat euro-edo irabazten zituen. Pribatizazio ostean ordezkoek soldata apalak. Merkatuaren legea. Guztiontzat berdina. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados