Gora et Labora: Santuak
![]() |
|
Joan zen negua eta uda heldu da. Eta udarekin, jaiak. Oraindik ere gure aspaldiko santuen omenez ospatzen ditugun jaiak: San Fermin, San Inazio… Aurreko batean, lagun feminista batek esan zigun kontu hauetan ere gizonek aspaldi hartua zutela protagonismoa. Gasteizen Andre Maria Zuriak kontuak orekatzen zituela? Bai zera! Zeledon horrek protagonismo osoa kendu zion eta! Mari Jaia dohatsua agertu arte, gizonak denak. Gaitik tiraka, gure jaien eredu patriarkalaren karikatura egiten hasi zen. Jaiak, alkohola, drogak hartzeko aitzakia besterik ez; nesken atzetik baldar joateko parada. Urtean zehar begietara begiratzen ausartzen ez diren gizajoenak ere ausartuko dira jaietan neskei… Eskua luzatzen! Hortxe hasi zen gero debatea. Iruñeko udalak egindako eraso sexisten kontrako kanpaina… -Publizitate kanpaina gehi hiru milatik gora polizia!- beste batek. Azkenik, betiko errezeta agertu zen: hezkuntza. Dena konpon liteke hezkuntza hobearekin, hezkuntzan inbertituz. Sexu informazioa besterik ez omen da ematen, heziketarik gabe… Beste taberna batera joateko garaia zen. Hurrengo errondan, gin-tonak, ateratzeko ordua ailegatua zela adierazi zuen urtean zehar nahiko koitadu ibiltzen den lagunkote batek. Ahopeka Hertzainak taldearen “Esaiok” abesten ari zela iruditu zitzaidan barrara hurbiltzen zen bitartean. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados