Gora et Labora: Apartekoak
![]() |
|
Monasterioan, aspaldian lortu genuen astean 40 orduz lan egitea. Lanegunetan 8 ordu lo egiteko, 8 ordu otoitz egiteko eta 8 ordu beste guztia egiteko. Baina aitortu behar: gurean ere badaude gosaldu, bazkaldu, afaldu bitartean otoitzean segitzen duten monjeak. Eta sindikatuek ez dute ezer egiten. Batzuetan, gure artean komentatu dugu: ez genuke hainbeste otoitz egin behar. Aspaldian asmatu ziren modu automatikoan otoitz egiten duten makinak. Asian ohikoak dira aspaldidanik eta egun monasterio guztietan erabiltzen dira. Lehen monje talde batek hamasei ordutan egiten zituen otoitzaldiak orain makina bakar batek minutu gutxi batzuetan egiten ditu. Gainera lehen Jainko Ahalguztidunaren bertsio bakar bati egiten zitzaion otoitz eta orain, badaezpada, hainbat bertsio aipatzen dira otoitzetan, ahaztu barik santuak, birjinak eta beato batzuk ere bai. Baina mekanizazioak ez digu lan karga arindu. Kalean otoitzik ez; monje batzuek, ordea, asteburuetan ere bai: mezak, matutiak, arrosarioak. Nago arazoa haurtzaindegian hasten dela. Andereñoek bi urteko geletan ere etxeko lanak agindu: -Birpasatu a, a, a, maite-maite dut ama eta ingelesa: the colours. Gero, etorriko dira biderkatze taulak, inguru, txirula gozoa… Azkenean, lan mundura ailegatu zara eta aparteko orduak egiten ez badituzu inplikazio faltarena entzun behar. En fin. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados