Gora et Labora: Markitos
![]() |
|
Falcianiren zerrendan izen asko badira ere, benetako errudun Markitos da. Berak zuritzen ditu black txartelak. Berak esan dirudunei zergetan xahutu beharrean hobe dirua paradisuetan gordetzea. Botínek-eta kasu egin zioten eta orain dirutza daukate zeruan, zain: Markitos kulpadun. Okerragoa Uma Thurmanena. Markitosek sinetsarazi zion berriro ere bere hasierako filmetako itxurarekin aterako zela ebakuntza gelatik eta atera zena ez zen gure Uma izan, beste bat baizik: Markitos kulpante. Holokaustoa, hogei milioi sobietar haiek, gerra handi hartan hil zirenean, Markitos ez zen oso urruti egongo: Hiroshima, Nagasakiko bonbak Markitosek kargatu zituen. Afganistan, Irak, Sudan, Uganda, Somalia, Palestina, Nigeria, Kongo, Sahara, Krimea… Zer dute berdinetik? Guztietan krimenak egiten direla? Ez. Markitos bazterrak nahasten ibili dela. Gure unibertsoan denbora entropia handitzen den norabide berean antzematen badugu eta etorkizun urrun, huts eta hotz aurreikusten badu fisikak… Gure unibertsoan hainbeste materia ilun eta gure planetan hain materia gris gutxi badago: Markitos hobendun. Horregatik denagatik Markitos hiltzea… Gutxiegi. Hobe, kristauago, barkatzea: Tout est pardonné. (Greziako zorra, Felixen sokarena eta Zornotzako patatarena izan ezik!).Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados