Gora et Labora: Nola nola marinela
![]() |
|
Hedoi Etxartek bere eskualdeko politikariei hurrengo lau urteotako plana aurreratu zien: behartsuen beharrak bete eta ahaltsuen makroproiektuak atzeratu. Ez dakit Berrian Nafarroa nola irakurri ote zenuten: “[…] Zorraren auditoretza egin. CANen, Osasunaren, Volkswagenen BEZaren ustelkeria kasuak ikertu, […] azken urteotan pribatizatutako zerbitzuak publiko bihurtu […]” Lan prekarietatearekin amaitu; hezkuntzan, osasungintzan, gizarte- zerbitzuetan dirua sartu… Niri programa asko gustatu zi-tzaidan. Dirua zertan gastatu kontuetan orain arte erabili diren irizpideak eta lehentasunak aldatzeko beharra aldarrikatzen zuen Hedoik. Ados.
Dirua hobeto gastatzea baldin balitz kontua, politika ez litzateke horren zaila. Problema gehiago izango genuke, baina, nik bai behintzat, gastatu behar den diru hori guzti hori, nondik aterako dugun galdetuko baligute. Kapitalismoak dirua sortzen du, aberastasuna baino, dirua sortzen du. Sortzen den dirua, batez ere, kapitalistentzat bideratzen da. Langileei ordaintzen zaie. Kapitalak mozkinik handienak dauden guneetara mugitzen dira. Arautegiak sortzen dira. Propietate pribatua. Errentak eta lana banatzeko problemak izaten ditu sistema honek. Norberak sareko soka baten mutur bat besteri ez du. Tira egingo dugu eta auskalo nora eramango dugun sarea guztion artean. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados