Gora et Labora: Aurrean
![]() |
|
Zutabe hau idazteko konpromisoa eta… paper zuriaren amildegia aurrean. Idazmakina hutsik utzi, altxatu, ura edan eta lasaigarri zaidan ariketa: barneko arropa zuria lisatzea. Almidoiaz lisatzearekin, hara non inspirazioa: barne arropa zurian. Karmeldar oinutsek brodaturik gure Zazpiak bat; Arabako armarrian, EN AUMENTO DE LA JUSTICIA CONTRA MALHECHORES. Horra inspirazioa. Bai! Idazluma altxatu behar da GAIZKILEEN KONTRA, JUSTIZIA HANDITZEKO. Azken mendeotan gerrak epikotasuna galdu du. Soldaduek etsaia nor den, non dauden ere ez dakite. Call of Duty bideo-jokoetan trebatzen dira. Joysticketik gerrara. Lehen pilotuek botatako lehergailuen eztandak entzuten zituzten, orain ordenagailuen pantailan ikusten dituzte leherketak gustuko musika entzunez. Zeharkako kalteen biktimak ez dira zenbatzen… Bandera zuriaren amildegia aurrean. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados