marzo 13, 2016

Gora et Labora: Autofikzioa

Metafisika, sanskrito eta bibliotekonomian aditu bilakatu baino lehenagoko garaietan, apalagoak ziren ene asmo intelektulak.

Ekonomia arloan munduko jakintsuenen artean kokatu nahi izan nuen ene burua. Miguel Boyer eredu, harago iristea erabaki nuen: Gil y Gilen eraikitzeko grina, Ruiz Mateosen eta Mario Conderen enpresa ikuspegia, Luis Bárcenasen oinarrizko kontabilitate ezagupenak… Garai hartako idoloek bezala nik ere zenbait gaitasun banituela uste nuen.

Ekonomia fakultatean izena eman nuen, irakasleen irakasle bihurtzeko asmoz. Berrehun bat lagun eman genuen izena promozio hartan. Biluzik agertu ginen lehen eguneko aurkezpenean. Laster elurra gerriraino estaltzen zuela konturatu ginen. Ikasgeletan jarlekurik ez guztiontzat, zenbait kide kexatu zirenean, numerus clausus eskatzeko erantzun zieten.

Irakasleek bi morro aberatsenei eskaintzen zieten arreta osoa besteoi ia-ia begiratu gabe. Kide batzuk kexatu zirenean bi horiei laguntzeko eta bazterrak ez nahasteko esan zieten.

Konturatu nintzenean fakultate hartako ohiturak aldatzea fisika kuantikoaren legeak aldatzea baino zailagoa zela, alde egin nuen. Hamarkada luzeetako erromesaldian nabil ordutik.

[2016. urtean Intermon Oxfam erakundeak munduko dirua erdibana, ondo banatuta zegoela argitaratu zuen. Erdi bat munduko populazioaren %1entzat eta beste erdia %99rentzat].

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados