junio 17, 2016

Gora et Labora: Rankinga

Rankingak, sailkapenak, gustatzen zaizkigu. Aldizkariak saltzen laguntzen dute. Publizitatea erakartzen dute. Zein da azkarrena, zein guapoena, zein aberatsena, zein sukaldaririk onena… The Forbes World’s Billionaires list dugu gustukoena, aitortu behar.

Badaude bigarren mailako rankingak ere: bertsolarien txapelketetakoak, NBAko seigarren jokalaririk onenaren rankinga, ingelesez abesten duten euskal musika taldeen rankinga, errefuxiatu gehien besarkatzen duen Europako estatuen rankinga.

Uda honetan, matraka emango digute, berriro ere, gizonezkoen Europako futbol txapelketarekin: Futbolvision. Esango digute nor izan den jokalaririk baliotsuena, golegilerik emankorrena, atezainik gotorrena, himnorik hunkigarriena. Galdetu gabe ere esango digute.

Zutabe hau idazteko, ohi bezala, ordu luzeak eman ditugu aurretik Interneten. Dokumentatzen. Bilatzailean ‘ranking’ hitza sartu eta ezer baino lehen, munduko unibertsitateen rankinga. Ezustekoa. Kazetari senak eta jakin-minak ranking hori ere begiratzera behartu gaitu ea gure inguruko unibertsitateak non ote dauden.

Goien topatu dugun inguruko unibertsitatea Navarrakoa. #265. postuan. Lan merkatura bideratzeko ahalmena % 85, ikasleen ahalmena % 84. EHU, Deustu, Mondragon-eta: zero. Rankingetik at. Eurovisionetik bezala. Futbolvisionetik bezala.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados