Gora et Labora: San iGNUcius
![]() |
|
Euskaldunok ekarpenik egin baduzue, nazioarteko kulturan, gastronomiaren alorrean izango da. Sukaldariak inguruko produktuak erabili, probatu, aldatu, partekatu egin dituzte. Sukaldaritza kontuetan jakintsu batzuk gure herrian. Aurreko batean Richard Stallman etorri zen zen gure produktuak dastatzera. Jendaurrean hitzaldiak eman behar bere bidaiak eta oturuntzak justifikatzeko. Publikoari eman behar publikoak nahi duena eta San IGNUcius rola antzeztu zuen San Inazioren lurraldean. Pernandoren egiak botatzen aritu zen. Beti legez.
Telefono erosteko dirua bai baina erosten ez duten horietako bat da Stallman. Software askearen santu bat. “Stalinen ametsa” esaten die telefonoei. Telefono horiekin pribatutasuna akabo. Software askeak sakrifizioak eskatzen ditu, baina ez da heroia izan behar, aski da koldarregia ez izatea, aldarrikatu zuen. «Snowden bezalakoak nahitaezkoak dira demokrazia defendatzeko» esan zuen. Stallman bezalakoak ere behar dira. Elizak bere santuak eta aita santuak legez, FSF horrek bere Stallman. S. IGNUciusek esanak: lau libertateak bai, baina munduan 3, 2, 1 eta 0 libertate. Ohitzen ari gara/ Interneten ez dago hodeirik, beste batzuen ordenagailuak baizik. «Hodei» izena despistatzeko jarri zioten / Hezkuntzak pertsona askeak sortzeko helburu balu, hezkuntzak software askea behar #StallmanOnFire. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados