marzo 12, 2017

Gora et Labora: Libertatearen kontrola

Hirugarren mundu gerra, dagoeneko, hasi da. Internet da guda-zelaietako bat. Dronek eta robot hiltzaileek ez digute basoa estali behar. Propaganda izan da beti gerra guztien arma nagusi. Egia izan da beti biktima.
Lehen telebista-irrati kate edo kanal bakar batzuen artean hautatzea zen kontua. Internetarekin edonork dauka kanal bat. Edonork igorri ditzake mezuak. Lehen botereak kanalak kontrolatzen zituen, orain botereak jendearen bilatzeko joerak bideratu beharko ditu.
Nondik lortzen dugu informazioa? Nork prestatu du informazioa? Nork egiaztatu du? Noren aldeko eta noren kontrako efektua izango du informazioak? Nori sinetsiko diogu?
Naziek ez zekiten Alan Turingek eta enparauek Enigma deskodetzeko makina bazeukatela. Nork lortuko du munduko sekuritate-pasahitz guztiak barregarri utziko dituen lehen ordenagailu kuantikoa? Noiz?
Milioika terabyte segundoko ECHELONentzat ere gehiegi direla pentsatuko dute batzuek. Zer daukat bada nik ezkutatzeko? – xaloenek.
Trumpen administrazioak % 9 handituko du gastu militarra, bide batez nazioarteko “laguntzak” murriztuz.
Hirugarren mundu gerra, dagoeneko, hasi da Interneten. Erabiltzaileok libertate gehiago lortuko dugu, kontrolatuagoak, espiatuak egongo gara. Informazioa liberatu egingo da ala Aaron Swartzek galduko du?
Historia garaileek idatziko dute, berriro ere.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados