 |
Nahikoa lan daukagu filosofo, matematikari klasikoak berrirakurtzen, berraztertzen. Ez zaigu astirik geratzen sare sozialetan parte hartzeko.
Sare sozialetatik, Sodomatik, ibilalditxoa egin baino lehenago, ene burua ondo babestu behar nuela pentsatu nuen. Ausardiak zuhurtasunaren aholkua behar du beti. Sare sozialetan nabigatu baino lehenago filosofiaren eta gizarte zientzia guztien argiez hornitu behar nintzela pentsatu nuen.
Gaiari buruzko goi-mailako ikerketa batzuk irakurri eta gizarte-sareak uste baino arriskutsuagoak direla erakutsi zidaten. Sean Parkerrek, esate baterako, aitortzen zuen giza-psikologian mendekotasunak sortzeko trikimailu guztiak erabiltzen zirela hasieratik. Dopamina txute itzelak dira like horiek guztiak filosofiaren argia ezagutu ez dutenentzat, urtetan bijiliarik, baraurik, ordu luzeetako estudio sakonik, ezagutu ez duten gizaki arruntentzat.
Facebook eta horiek guztiek ba omen dauzkate deabruak berarentzat nahiko lituzkeen algoritmoak. Ez dituzte Interneterako edukiak sortzen; besteek sortutakoak bere interesen arabera ordenatzen dituzte. Algoritmo batek ordenatzen dizkigu eduki guztiak erabiltzaileok publizitateren aurrean algoritmoak nahi bezala gu babesgabe kokatzeko. Eta garai bateko aitor-entzule katolikoek baino gehiago dakite gutaz.
Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados