mayo 26, 2018

Gora et Labora: Iluntasun infinitua

Bizitzaren gauza inportanteekin besterik kezkatzen ez garenok: bertutea bilatu, hil baino lehenago gure karma handitu, etab. Batzuetan galdu egiten gara eguneroko xehetasunekin.

Bizitza iluntasun infinituan sortutako txinparta distiratsua besterik ez dela jakin badakigunok, ez dugu ia sufritzen, adibidez, horrelako txinparta batzuk Mediterraneoa gurutzatzerakoan itzal-tzen direla jakitean.

Batzuk, ilusiozkoa besterik ez den bizitzari atxikiegiak, kezkatu eta itsasoan galdutakoei laguntzera abiatzen dira. Ez dira konturatzen alferrik ari direla. Espainiako ministro batek, ordea, lezio  eman zien: «lagundu bai, baina ez legez kanpoko migrazioari». Immigrazio irregularra gelditzeak du lehentasuna. Doazela Turkiara.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek ez dakite bereizten zer den itsasoan galdutakoei laguntzea eta zer legez kanpoko migrazioei laguntzea. Suhiltzaile batzuei 10 urteko ikastaroa emateko zorian egon ziren Europako kartzeletan. Master luzea, garestia. Europarrok ordaindua.

Sexu abusu eta sexu erasoen artean bereiztea ere ez ei da erraza. Edo sexu gehiegikeria baten eta bozkarioz betetako orgia baten artean. Espainian horrelakoak argitzeko, zer eta Gobernuak 20 gizonez osaturiko batzorde erabat maskulinoa elkartzeko deialdia egin zuen. Iluntasun infinituan.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados