noviembre 11, 2018

Gora et Labora: Kontaktuak

1988. Badoa Jontxu kaletik bere hausnarketetan murgilduta. Lagun batekin geratu da eta laguna agertu ez. Txarto ulertuko zuen. Nork? Besteak, jakina! Ordubete itxaroten eta Jontxuk galdetzen dio bere buruari nolatan egon den hain luze itxaroten. Lagun horrek ez du merezi…
Halako batean bi morroi atzetik harrapatu eta atari bateraino bultzaka sartu dute. Jontxuk lapurrak direla pentsatu du. Azkar batean gogoratu du oraingoan 2.000 pela eramango dizkiotela, kaka! Handikoteek kartera eskatu diote bai, baina ez dirua hartzeko, karnetak ikusteko baizik. Hirugarren bati eman diote DNIa eta horrek eraman du. Eta hortxe hasi dira galdezka, atarian…
2018. Jonek bakarrik gogoratzen du bere lagunen izenak galdetzen zizkiotela behin eta berriro. Norekin ibiltzen haiz? Jontxuk izenik eman nahi ez. Itziarren semeak bezala. Morroiek kargu hartu zioten. Zuek babestera, zuei laguntzera etorri eta lagundu ez. Zergatik? Lagunak ez molestatzeko, Jontxuk. Guk ez dugu molestatzen. Niri bai. Guk bizitzak salbatzen ditugu. Herri honetan badaude hiltzaileak pistolarekin lokian pum! egiteko prest. Ez naiz ni hemen pistola daramana…
2018. Jonek telefono berria. Lagun hari deitu dio. Berandu dator. WhatAppa bidaliko. 30 urte lehenago lagunen izenak eman ez. Orain kontaktu guztiak partekatzen hainbat konpainia handi eta estatu-botererekin.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados