Gora et Labora: Iragana
![]() |
|
Iraganean gure espezia, bere burua, apaltasun osoz, homo sapiens sapiens izenda-tzen duen espezia izan zen animalia-erreinuko errege. Planetako jabeak sentitzen ginen. Beste animalia guztiak gure beldur ziren eta gu bakarrik kezkatzen ginen zenbait mikroorganismorekin. Birus eta bakterio batzuek besterik ez ziguten aurre egiten. Guk sortu genituen makinak. Hasieran guretzat besterik ez zuten lanik egiten. Lanik neketsuenak. Gure onerako sortu genituen Internet, adimen artifiziala. Historia irabazleek idazten dute. Adimen artifiziala eta gizakion artean ez omen da inoiz gerrarik egon. Terminator film klasikoa fikzio hutsa omen da. Baina gaur egungo historiagile gehienak adimen artifizialezkoak dira. Gerrak gure artekoak izaten omen ziren. Arbasoek elkarri gerrak egiten zietela, bazterkeria eta arrazismoa praktikatzen zutela sinetsarazi digute. Holokaustoak, etab. Garaitu gaituzte. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados