octubre 29, 2019

Deformatika: Hauteskundeak berriro eta gu izorratzeko prest (ahal dugun ienean)

r210_deformatikaGozamena bezala ez nuke deskribatuko berriro hautets-prozesua: politikari profesionalen gezurrak, poseak eta kanpaina nazkagarriak, hedabideen manipulazioa, aukera txiki eta aurrerakoiak estaltzeko lan ikaragarria, etab. Baina badaude gauza batzuk guk egin ditzakegunak, zakarrontzi honetatik ateratzeko, hara hemen proposamen batzuk:Propaganda elektorala ez jasotzeko, baja eman dezakezu. Eman beharreko urratsak ez dira zailak baina ziurtagiri digitalaren bidez egin beharko: https://labur.eus/21REk.

Adi egon behar gara manipulazioa, fake news, gezurrak eta abar antzemateko. Gogoratu enteratu garela Twitter, Facebook eta Instagram-ek PPri itxi dizkiotela 359 kontu faltsu, fake news-ak zabaltzeko eta goraipatzeko bere buruzagiak, erabili dituztenak (https://labur.eus/yupUZ).

Horretarako, Twitter-ren kasuan, Twitter-ren Bot-ak antzemateko, BotSlayer erabili dezakegu Gure zerbidorean edo Amazon AWSen instalatu eta erabili dezakegu: https://osome.iuni.iu.edu/tools/botslayer/. Baditu bi bertsio, CE da doakoa dena.

Saiatzen ari dira gure nabi- gadoreen bidez sartzen bai- na antidotoak ditugu

Beste ezinbesteko bat da Maldita.es, bertan lan txukuna egiten ari dira detektatzeko eta desmuntatzeko gezur mediatikoak. Firefox-eko addon-a hemen daukazue: https://labur.eus/1uAi9 eta, nola ez, Chromen ere addon bat daukate (https://labur.eus/CQWxA).

Zuen kezka nazioarteko fake news-etan baldin badatza, badaude addon/plugin/luzapen pare bat Firefox eta Chromen lan horretan laguntzeko: https://labur.eus/bavok (Firefox) eta https://labur.eus/CD45T (Chrome).

Bukatzeko, kapitalismo hau hobeto ulertzeko, berri hau irakurri behar: Nola aberastu? Txakurrentzako testikulu inplanteak sortzen: https://labur.eus/ud3Mg. Hemen uzten dut.

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.400 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 210