Gora et Labora: Koronabirus
![]() |
|
Hitza lehen aldiz Venezuelako mandazain bati entzun genion. Honek hitza zuenean, atzerriko satrapa batek aurpegira jaulki zion “Zergatik ez haiz isiltzen!?” Eta Venezuelako mandazainak mandatari ahohandiari hura bota zion: “Isil hadi hi, koronabirus!” Anekdotatxo hau herriaren memorian geratu da, mandazainak egindako beste hamaika balentria bainoago. Komunikabideek azaldu ziguten bi pertsonaien artean zegoen aldea. Bata edukazio handikoa omen, Europako jauregietan ondo hezia, bestea, ordea, kuarteletan korroskaden artean hazia. Bata nobleziaren eta tronu baten oinordeko, bestea boterea armen bidez irabazitakoa… «Hedabideekiko ez bazabil-tza zuhur, zapaltzailea maitaraziko dizute eta zapaldua gorrotarazi» esan ei zuen behin Malcolm Xk. Eta hala edo hola ikasi du herriak noblezia, “koronabirusa”, estimatzen. Historiagileren batek gogoratuko balu oinordetzan irabazitako hori guztia, bere garaian, arbaso batzuek armen bidez irabazitakoaren herentzia dela, gaur egungo aditu batek defendatuko du egungo pertsonak ez direla euren arbasoen krimenen oinordeko. (Ondasunen oinordeko, bai ordea) Hedabideekin ez bagabiltza zuhur, demokratatzat aurkeztuko dizkigute krimen eta erregalien oinordekoak, ordena eta legearen bermatzailetzat; eta terroristatzat pribilegio horien kontra borrokatzen duten pertsonak. Malcolm: barkatu plagioa. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados