marzo 29, 2020

Deformatika: Koroabirusa, Zaldibar, 155a eta erresistentzia digitala

r213_deformatikaEz pentsa, azkotan irurtzen ari zaren hau azken momentuan bidaltzeak baditu bere abantailak, eta hauetariko bat asteburuan bizi izandako egoeraren berri ematea da. Alde batetik koroabisusaren hedapena dator. Birus berria, kutsakorra, kolektibo ahuletan eragina izan dezakeena, ondoko herrialdetan (Italian gehien bat) nola garatu den ikusi duguna, osasun publiko ahul batekin (urteetako murrizketak, pribatizazioak, iruzurrak, hau erabiltzeko eskubide murrizketak…) eta joera autoritarioa duen alderdien presentzia parlamentuetan (EAE, Nafarroa, Espainakoa eta Frantziakoa)… Beraz ekaitz perfektoa 155a ezartzeko estatu osoan: https://labur.eus/9KTzM
Eta ez pentsa kontua dela noren eskuetan egon behar diren baliabideak, Zaldibarreko hondamendian ikusi dugunez, autonomismoak ez du gehiegirik lagundu. EAJkoa zen Josu Jon Imaz zabortegietan administrazio publiokoen ikuskaritza ezabatu zuena eta egungo kudeaketaz hobeto ez hitz egin, zaraman lurperaturik dauden bi langileen senideek egindako adierazpen hunkigarriak irakurri besterik ez dugu egin behar, azkena hau delarik: https://labur.eus/ertel
Benetako arazoa da bi egoera kezkagarri hauetan interes enpresarialak babestera jotzen dutela beti gobernuek. Eta sistema ez badugu errotik iraultzen, ez dago zer eginik. Hori bai, Urkullu berari buruz hirugarren pertsonan entzuteak ez du preziorik.

Honen aurrean zer egin dezakegu

Zuen buruei galdetzen baduzue zer egin dekagun, erantzuna ez da erraza, mantendu jarrera kritikoa, ez zabaldu konfirmatu gabeko berriak eta iruzur-berriak. Malditan zerbitzu interesgarria jarri dute martxan: https://maldita.es/coronavirus/, antolatu babesteko eta zaintzeko egoera ahuletan egon daitezken kolektiboak (adinekoak, gaixotasun larriak edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, egoera ekonomiko larrian dauden kolektiboak…). Auzolan ekimen ugari sortzen ari dira EHan zehar, galdetu, begiratu eta parte hartu: Gasteizen Batera sortu dute (https://labur.eus/8Hw7S) baina asko dira eta nonnahi aurki ditzakezu. Telelana edo komunikazio orokorrak mantentzeko tresna batzuk erabili dezakegu, Librezaleen eskutik: https://labur.eus/tiR7N.
Ez badakizu zer ikusi, irakurri, entzun… egun hauetan hemen dituzu doako gomendio batzuk: https://labur.eus/hd39h.
Gogoratu Argiak ia 400 dokumental dituela ikusgai: https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak. Eitbk nahieran dauka: https://www.eitb.tv/eu/

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.400 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete