Gora et Labora: Etebebi
![]() |
|
![]() |
|
Gure kultura garaikide herrikoia ondo ezagutzeko, intelektual batek egin beharreko sakrifizioak: bertso saio bat zuzenean entzun, —ez du balio bertso-afaria, sakrifizioa ez baita—, pilota partida bat, herri kiroletako dema bat, alarde bat… Eta sakrifiziorik gailena: ETBko saio bat aditu. Nik, apaltasun faltsurik gabe botako dut, sakrifizio horiek eta gehiago egin izan ditut. Gure kultura herrikoia barrutik bizi izan dudala esan ahal izateko, besterik ez bada ere. Eta ETB saio batzuk ikusteagatik ohoreren bat, sariren bat-edo, merezi dudala uste dut. Baina jende askok, ehunetik bik-edo, egiten omen duenez, ez didate ezer emango. Urteak telebista ikusi barik eman duzuenok, ez duzue jakingo orain lau ETB daudela. ETB3 garai bateko ETB1 da, edo alderantziz, ez dakit, eta ETB4 ETB2, zaharkituagoa. Laukotean izarra, zalantzarik gabe, ETB2 da. Ezin dut harroegi esan saio asko jasateko nahikoa adore izan nuenik, baina sinesgarritasuna lortzeko, saio baten izena botako dut: Vascos por el mundo. Esan izan dute ETB2 botere autonomiko mendebaldekoa daukatenen ideologia sustatzeko sortu zela… Ikusi dut bada Teleberri bat. Iruditu zait Vascos por Euskadi bat dela. Kaleko jendeari galdera txatxuak, kirolak eta eguraldia. Munduko lekurik onenean bizi gara, ez beroegi, ez hotzegi. Epelegia aukeran. Gorka Azkarate © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 214
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados