octubre 6, 2021

Deformatika: Zinemaldiaren itzalak, fitxategiak transferitu eta zure bulegoa online (I)

219_deformatika

Hau jasoko duzunean Zinemaldia bukatuta egongo da, sariak banatuta eta hurrengo edizioa prestatzeko oinarriak jartzen egongo dira. Zoritxarrez aurkengo edizioak baditu 2 puntu beltz, oso deigarriak gainera: alde batetik Johnny Depp aktoreari (eta bere emazte ohiaren ustezko erasotzailea) emandako saria, ikuspuntu logikorik ez daukana, gutxienez bere kontran dauden frogak argitu arte eta, honekin lotuta, prentsaurrekoan izandako zentzura aktoreari honi buruzko galderak egiten saiatu direnean. Emakume zinegileak, feministak, kazetariak eta dezentzia apur bat daukagunok oso haserre gaude, horrelako jarrera onartezinak dira eta gainera diru publikoaz finantziatzen den ekintza kultural batean… Beste arazoa da euskara gutxieztuta dagoela, oso filme gutxi onartu/aurkeztu dira euskaraz, eta joera hau ez da zuzentzen. Eskaintza zabala eta kalitatezkoa izanda, zer dela eta jarrera hau?

Zeozer positiboarekin geratu behar bagara, filma interesgarriez aparte, Rozalen Zea Mays-ekin euskaraz abestutatako Negua joan da ta kantua izando da: https://labur.eus/RHAjJ

Mintxu S. López © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 219