Papeles y electrones: BiziBaratzea.eus
Datozen desazkunde garaietara egokitzen joateko, kalekumeok badaukagun non ikusi eta non ikasi: BiziBaratzea.eus. Beste kontu bat izango da baratze batera hurbiltzea, eta goldatzen, laboratzen, ereiten, landatzen, jorratzen eta garraiatzen ikastea. Eta gero, baratzetik elikatzen ikastea. Betiereko hazkunde garaietan ikasi dugu, supermerkatuetara joaten eta plastikoetan ondo bildutako jakiak erosten. Paradigma alda dezakegu? Bi bide. BECen maiatzean ospatutako Food For Future kongresukoek, ingelesez, jakina, uste dute etorkizunean elikagaiak industriak ekoitziko dituela. Burutik pasatu ere egiten ez zaizkigun gai organikoak eraldatuko dira, eta 3D inprimagailuez forma, kolore, usain eta zaporetan askotariko gutiziak ekoitziko. Elikagai sintetikoak, merkeak, aseptikoak, seguruak, itxura onekoak. Naturatik ateratakoak baino itxurosoagoak. Jateko prest, etxeraino ekarriko dizkigute. Bigarren aukera: etorkizunean arbasoen teknikak berrikasi beharko, industria fuel gabe geratuko delako. #Zelandakusazu? Janaria sintetikoak etxean jasoko, Glovo bidez-edo, ala aitzurrari eragiten ikasi beharko? www.expofoodtech.com ala BB.eus? Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 226