octubre 7, 2023

Deformatika: Mugimenduak euskal amaraunean (I)

227_deformatikaEz nuke esango kolaborazio hau egiteko erreza izan denik, gero eta gehiago ikusten ari baikara Adimen Artifizialak eztaltzen dituela teknologiarekin zer ikusirik duten berri guztiak: baliabide berriak, hauetan oinarritutako zerbitzu berriak, hauen inguruko hausnarketak, balorazioak, kritikak edo laudorioak. Pff, ez dakigu ea nondik hasi. Ba beste puntatik, hain zuzen ere, euskal amaraunean gertatutakoaz azterketa xume bat eginez.

https://tbx.eus zerbitzua bertan behera geratu da, bertan euskaldunok ikusten genituen bideoak sailkatzen ziren. Hori bat, artxiboa mantentzen dute, momentuz: https://tbx.eus/artxiboa

EITBk https://primeran.eus/ aurkeztu du orain dela aste luze bat eta ez dago gaizki. Filmak, telesailak eta dokumentalak ikusteko plataforma interesgarria, web, aplikazioak etab ditu eta, ikusita zer nolako panorama daukagun ETB1n eta ETB2n, ba aukera polita edukiak euskaraz ikusi ahal izateko.


Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 227