diciembre 28, 2023

Deformatika: Gabonak direla eta, jarri dezagun tinko segurtasun digitalean (I)

228_deformatikaEuskal Herrian asko ospatzen dira gabonak, ez nuke esango errito katolikoekiko errespetuagatik izango denik, jeje, agian justu kontrakoa. Aprobetxatzen ditugu eskura ditugun jai eta ospakizun guztiak kalera ateratzeko, farra on bat eta gaupasa ederraz disfrutatzeko, “ya tú sabes mi amol”. Baina ezin ahaztu 24an eta 31an familia edota koadrila-afariak ditugula, eta aukera ezin hobeak direla ikusteko batzuen eta besteen aurpegiak 3. ardoa hartu eta gero: guraso akratak haien artean eztabaidatzen ea zergatik egin behar ditugun honelako ospakizunak, seme-alaben arteko tirabira berriak, EHBildu eta GKS dela eta (sozialdemokratak, espanoilistak, posibilistak, etab dire kontzepturik entzunenak…). Gero daukagu betiko “koinatu” fatxa, gainontzekoei irakatsiko diguna ezkerra, feminismoa, anarkismo etab zer den… Familia, bitxi hori!!!!

Kanpoan izateko aukera eta kanpoan egongo bazinate bezala norbait komezitu nahi izanez gero, beti daukagu VPNak. Nik azkenaldi honetan ProtonVPN gomendatzen dut oinarrizkoa egiteko (https://labur.eus/protonVPN) baina askotan VPNk eta ordenagailuak adierazten duenak ez du bat egiten. Chromen oinarritutako nabigadoreren bat (Chrome bera, Opera, Edge, Brave…) erabiltzen baduzue beti erabil dezakezue Vytal (https://labur.eus/Vytal). Honek zure lokalizazio datuak faltsutzen du bat egiteko zure VPNrekin. Ez dago Gaizki.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 228