 |
 |
|
Dirua ustez galtzen duen hedabide batek artikulua prestatu du: “beste ustelkeria kasu bat wokeen alderdian!” Enpresa pribatuek emandako eskupekoekin, politikari batzuek, putak eta koka. Testua erdizka AA batez eginda. Ilustratzeko erabili diren irudi batzuk ere bai (letra txiki-txikian aitortuta). Gero influencerrek hauspotuko dute kontua, algoritmo toxikoen bultzadarekin.
Krisi ekosozialen garaietako zirkua. Ustelkeria txikiak sistemaren ustela ezkutatzeko. Greenwashing eta sportwashing. Problemak pateretan datoz, ez jet pribatuetan.
Egunero adibide erridikuluagoak ikusten dira prentsan eta sare sozialetan. MAGAko alfa-arrak, esate baterako, erruz erabili izan du AA gu entretenitzeko eta bere burua Aita Santu edo Gazako bakegile-eraikitzaile agertzeko. Gero FIFAko ustelek bakearen domina eman badiote, azkenean ez dakigun hori ere ez ote den artifizialki sortutako beste bideo erridikulu bat.
Ohitu egin gara, ez dugu ezta komentatzen ere. Aurreko batean, esaterako, mastodonen @josu_goikok erakutsi zigun ustez Urkullu lehendakariak idatzitako testua: “Euskadi, Ikurriña, Eusko Abendaren Ereserkia”, Deia, 25-11-19. JEL lehendakari batek inoiz sorturiko testurik deigarriena. Abendaren Ereserkitik Jainkoaren aipamena kentzeko esan zuen! JEL ordezkatzea! HME: Herri Maitea eta Estatutua. Inor gutxik irakurri zuen. Bot batek idatzia behar zuen.
Gorka Azkarate © elkarma.eus
|
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 236
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados