diciembre 31, 2025

Deformatika: Ongi etorri gabonetara (I)

236_deformatikaEgia esateko, izenburu honekin ez dago zalantzarik, badakizue zertaz joando den gaurko gaia: gabonak eta kontsumismoa (eta ez ez, da komunismoa). Gero eta goizago hasten dira gabonetako kanpainak, eta badakizue, sentimendu onak (Gazako sarrazkia gertatzen ari den momentuan), alaitasuna (Trump, Putin eta gainontzeko faxista eta autoritatoriak poterean mantentzen diren bitartean), afari oparoak (Gazan, Mediterraneoan, Afrikan eta gurean jende asko pobrezia mota ezberdinak jasotzen ari diren bitartean: gosea, energetikoa, deshauzioak, emakumeen kontrako gizonon biolentzia etengabea)… Ezer gutxi ospatzeko. Baina tira, guk noizean behin zurrunbilo honetatik ateratzeko baliabide informatiko batzuk saiatuko gara eskeintzen:

https://musikariak.eus/ Ekimen ezinbestekoa. Spotify madarikatutik euskal musika talde eta abeslari asko hasi dira alde egiten. Arrazoiak anitzak dira baina 2 aipatuko dizkizuet, elkar lotuak: sortzailei ez zaie ia ezer ordaintzen eta, lortzen duen dirutzarekin CEOak Palestina suntsitzeko armak egiten dituzten enpresetan inbertsioak egiten ditu. Alternatibak egon badaude, Tidal edo Qobuz bezalakoak, eta baita sortzaileei zuzenean erostea ere.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 236