enero 4, 2026

Papeles y electrones: Euskalmoneta

r236_papelesGure arbaso batzuek Barskunes izena idatzi zuten txanponetan, duela bi mila urte baino gehiago. Wikipediakoek eta Berria egunkarikoek, elkarlanean, duela gutxi kontatu ziguten, “Euskal Herriko historia 100 objektutan” proiektuan, (ikus-entzun: Berria 2025-12-9). Polita da gure herrian ere horrelakoak ikustea, gure herriaren historiako kontuak, gure herria sortu baino lehenagokoak…

Igaro dira bi mila urte eta gure barneko mugaren bestaldekoek eusko moneta sortu dute. Kripto-bro-en garaietan, horra non elkartu diren Pirinio Atlantikoetako euskal herritar batzuk bertoko ekonomia sustatzeko proiektu bitxi batekin. Amerikako Erreserba Federalari baimenik eskatu gabe horra non sortu duten etxetik ibiltzeko moneta bat: euskoa.

Hortxe ibili gara eusko hori zer den arakatzen, Adimen Artifizialari galdetu gabe, beren webgunea, www.euskalmoneta.org, arakatuz. Oraindik ez dugu ondo ulertu nola dabilen kontua, baina lagun batek kontatu zigun aurrekoan egun batzuk igaro dituela frantsesez hitz egiten duen Euskal Herrian euskoak bakarrik erabiliz, euro bakar bat ere gastatu gabe. Erronka ederra!

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 236