julio 6, 2026

Papeles y electrones: Elhuyar zientzia

r238_papelesUda honetan, abuztuaren 12ko arratsaldean, mundua berrabiaraziko da. Errorea ematen duten ordenagailuak itzali eta piztu egiteko gomendatzen zaigu, ordenagailua berrabiarazteko gomendatzen zaigu… Horixe egingo dugu planeta osoarekin.

Munduko hiriburua den Bilbo ondoko mendietan, Pagasarrin, Ganekogortan, jende mordoa egongo da arratsaldeko eguzkiari begira-begira, aurretik auskalo non erositako betaurreko berezi batzuen laguntzarekin.

Eguzkia pixkanaka-pixkanaka itzali egingo da, itzalgunea gero eta zabalagoa izango da, eta, halako batean eklipsea > gerizpea bilakatuko da. Une magikoa izango da, bizitzan behin esperimentatzen den une magikoa.

Txoriek abesteari utziko diote, autoek motelduko dute bere abiada. Telebista kateek beren berriketak isildu eta eguzkiaren zuzeneko irudiak eskainiko dituzte. Pertsona batzuek milaka kilometroko bidaiak egingo dituzte Iberiar penintsulara fenomeno astronomikoa ikusteko…

Elhuyar zientziakoek ere, utziko diote larrialdi klimatikoaren doinuaz hil kanpaiak jotzeari eta une batez guztiok begiratuko diogu zeruari. Eta bizirik gaudela sentituko dugu.

https://zientzia.eus/

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 238