octubre 2, 2026

Gora et Labora: Burbuila

Mundu finantzarioak hazkunde handien ametsa behar du bizirik. Azken urteotan armen ekoizpenak eta batez ere Adimen Artifizialaren sektoreak elikatu dute hazkunde handienen ametsak.

Dirua soberan dutenek, baina hala ere betiere mozkin handienen xerka ibiltzen direnek, pentsatu dute Adimen Artifiziala izango dela datorren urteetako pagotxa. Jende guztiak erabiliko du. Telefonotik, pantaila guztietatik. Eta hortik sartuko digute publizitatea-eta. Hortik gobernatuko gaituzte.

Baina badirudi oraindik ez direla hasi AA nahi bezala monetizatzen. Oraindik ez dira AA zerbitzuak kakazten. (Lehenengo zerbitzu ona ia oparitu, gero bezeroak produktu bilakatu, gero enpresei produktu hori saldu, azkenik prozesu guztiak monetizatu).

Gutxi falta zenean IPO, Initial Public Offering batzuk egiteko, AA konpainia handienak AEBko burtsara irteteko, aurretik auditoriak egiteko… Hortxe sakatu dute galga.

Kontuz! Bot-agente horiek hurrengo hamar urteetan Internetaren kontrola har lezakete eta makinek gobernatuko gintuzkete! (Eta ez konpainia handietako administrazio kontseiluek).

Amodei, Altman eta Musk zuhurtasunaren defenda-tzaile atera dira. Hazkunde erritmoa moteltzeko prest, zuhurtzia adosteko prest. Trumpek eta Zuckerbergek oilo busti deitu diete. Beldur bakarra, txinatarrek lasterketan aurre hartzea.

Bitartean Europan bezero txintxo izateko prest.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 239

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados