octubre 6, 2026

Deformatika: Bueltaka AA eta ziberapokapsiarekin (I)

238_deformatikaPufff, ez dago nahiko espaziorik ondo aztertzeko AAk azken asteotan izan dituen gorabeherak baina saiatuko gara laburbitzen neurri batean (edo bestean). Hasiera hauxe izan zen: ziberapokalipsia, ingeniero batek, Jacob Coxon izena duenak, OpenAIn eta Anthropic-en lan egin duena, uzten dio lanpostuari eta esaten du AA enpresek ez dutela zaintzen (nik kontrolatzen esango nuke, baina tira…) garapena eta gizateria arrizkupean egon daitekela honen ondorioz.

Uneskok gomendio batzuk ematen dituzte, baina ez dute kasurik egin, egiten ezta egingo ere: https://labur.eus/AA-etika

Nobela beltz guztiek bezala, denetarik daukagu, alde batetik AA garapen etikoa segurtatzen dituzten departamentuak bertan behera utzi dituzte EEBBko enpresa nagusiek, garapen segurua kolokan jarriz: Meta (FB, WhatsApp, Instagram), Microsoft, OpenAI, Anthropic.

Beste aldetik enpresa hauen popeak hasi dira esaten lausotu behar dela garapena eta zenbakitan jartzen dute “arriskua”: %10ra, 2030rean gizateriarekin bukatzeko ehunekoa (Evan Hubinger eta Geoffrey Hinton ados omen dira honekin).

El Saltok aztertzen du nahiko ondo: https://labur.eus/ziberapokalipsia

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 239