octubre 10, 2026

Papeles y electrones: BiziBaratzea

r239_papelesEtorkizunean, petrolioren mendekotasun garaietatik bizirik ateratzen badira gure espezieko hominidoak, petroliorik gabe, uraniorik gabe, toriorik gabe, baliabide mineralik gabe… kobre eta beste metalak berrerabiltzen hasi beharko dira. Kilometro zeroko energiara itzuli beharko dute. Fusio nuklearraren ametsa a-tzean utzita, energia sortzeko, garraiatzeko eta gordetzeko, materialak faltan egongo dira. Zabortegi erraldoietatik erauzi beharko.

Nekazaritza, ongarri naturalekin ezinbestean, abeltzaintza, arrantza eta ehiza berrasmatu beharko.

Agian beste animaliak, beste hominidoak, esklabo erabili beharko nekazaritzako lan gogorrei aurre egiteko. Itsasora itzultzekotan, belaontzi eta arraunekin joan beharko, klima beroarekin sortu ziren ekosistemak ustiatzera.

Baina euskaldunok, baleak harrapatzen genituen garaietan bezala, munduan miretsiak izango gara baratzeak modu komunitarioan eta esklaborik gabe lantzen jakingo dugulako. Gure arbasoen nekazaritza arloko mila urteko jakinduria ondo gordeta izango dugulako, kooperatiba guztiek BiziBaratzea.eus webguneko informazioa ondo gordeta izango dutelako zaharren memorian.

http://bizibaratzea.eus/

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 239