diciembre 31, 2025

Deformatika: Ongi etorri gabonetara (I)

236_deformatikaEgia esateko, izenburu honekin ez dago zalantzarik, badakizue zertaz joando den gaurko gaia: gabonak eta kontsumismoa (eta ez ez, da komunismoa). Gero eta goizago hasten dira gabonetako kanpainak, eta badakizue, sentimendu onak (Gazako sarrazkia gertatzen ari den momentuan), alaitasuna (Trump, Putin eta gainontzeko faxista eta autoritatoriak poterean mantentzen diren bitartean), afari oparoak (Gazan, Mediterraneoan, Afrikan eta gurean jende asko pobrezia mota ezberdinak jasotzen ari diren bitartean: gosea, energetikoa, deshauzioak, emakumeen kontrako gizonon biolentzia etengabea)… Ezer gutxi ospatzeko. Baina tira, guk noizean behin zurrunbilo honetatik ateratzeko baliabide informatiko batzuk saiatuko gara eskeintzen: (Más…)

octubre 12, 2025

Deformatika: AA (IA) nonnahi, hau bai ametsgaiztoa (II)

235_deformatikaPodcast-ak dira momentu honetan audioak, irrati programak etab kontsumitzeko erarik zabalduena, badakizue (ia) nahi dituzuen edukiak (gero eta gehiagotan ordaindupeko edukiak sortzen ari dira), nahi duzuen momentuan entzuteko aukera ematen dizutena. AArekin beste motatako podcast-ak heldu dira, artifizialki sortuak direnak. Google-ek NotebookLM-rekin bidea zabaldu zuen (lehenagotik beste adibide batzuk genituen) eta honen ostean https:// www.quietperiodplease.com plataforma sortu da, eduki guztiak AAk sortuak direlarik.

Beno, hau ez doa aurreko gaiekin lotuta baina proposatu nahi nizuen: https://fucklapd.com Sistema bat LA hiriko maderoak identifikatzeko, hori bai, gehikeria egiten dituztelako. Erresistentzia gunean sortzen nonnahi… (Más…)

octubre 4, 2025

Deformatika: AA (IA) nonnahi, hau bai ametsgaiztoa (I)

235_deformatikaBai, badakit azken garaietako gaia dela, zentsu batean .com -en igo eta porrota gogorarazten dit, badakizue, dirutza sartu, xahutu, eta momenturarte behingoz, etekin sozial (eta ekonomiko gutxi eman dutela). ChatGPT, Claude, Deepseek, Qwen… eta abar luze bat ditugu gure inguruetan eta oraindik ez dakit zer alde onik ekarriko dituzten… Esango diguzue argazki eta bideo ikusgarri asko sortzen ari direla, eta diseinatzaile asko kaleratuta izango direla, edo berriz kontratuta zuzentzeko AAk egindako koheren-tzia eta hanka-sartzen handiak. Bai tira, ez naiz ez ezkor jarriko eta proposamen interesgarri batzuk ditut zuentzako…

Albanian (bai, ondo irakurri duzue, Albaniaren konkista euskal filmarena edo Enver Hoxha eta Ramiz Alia-ren jaioteherria) AA izendatu dute ministra ustelkeria obra publikoko kontratuetan bukatzeko asmoz (https://labur.eus/albaniako-aa-ministra). Galdera da ea iruzurgilearekin bukatuta gauzak ez ote liratekeen konponduko? Iruzur-terminator edo anteko bat hurrengo pausoa ote? (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »