enero 8, 2026

Deformatika: Ongi etorri gabonetara (II)

236_deformatikahttps://tramas.digital/es/ Mundu berriak sortzeko ahaleginetan daude eragile asko, haien artean hacktibismoan mugitzen direnak eta Amerikatik proposatzen hau hel-tzen zaigu, kontutan izatekoa.

https://ni.eus/ Bai, badakit oso zaila dela Gmail, Yahoo, Hotmail eta horrelako posta-e zerbitzuetatik irtetzea eta gainera ordaindu behar izatea baina ekimen hau kontutan izateko gako batzuk ematen dizkigu: gurea, euskalduna, .eus Fundazioak babestuta…

Bukatzeko beste proposamentxoa, memeak sortzeko euskal tresna: https://memeka.eus/zurea-sortu. Tresna sinple bezain erabilgarria memeak sortu eta kudeatzeko. Auskalo, agian hurrengo memerik famatuena zuk sortuko duzu. (Más…)

diciembre 31, 2025

Deformatika: Ongi etorri gabonetara (I)

236_deformatikaEgia esateko, izenburu honekin ez dago zalantzarik, badakizue zertaz joando den gaurko gaia: gabonak eta kontsumismoa (eta ez ez, da komunismoa). Gero eta goizago hasten dira gabonetako kanpainak, eta badakizue, sentimendu onak (Gazako sarrazkia gertatzen ari den momentuan), alaitasuna (Trump, Putin eta gainontzeko faxista eta autoritatoriak poterean mantentzen diren bitartean), afari oparoak (Gazan, Mediterraneoan, Afrikan eta gurean jende asko pobrezia mota ezberdinak jasotzen ari diren bitartean: gosea, energetikoa, deshauzioak, emakumeen kontrako gizonon biolentzia etengabea)… Ezer gutxi ospatzeko. Baina tira, guk noizean behin zurrunbilo honetatik ateratzeko baliabide informatiko batzuk saiatuko gara eskeintzen: (Más…)

octubre 12, 2025

Deformatika: AA (IA) nonnahi, hau bai ametsgaiztoa (II)

235_deformatikaPodcast-ak dira momentu honetan audioak, irrati programak etab kontsumitzeko erarik zabalduena, badakizue (ia) nahi dituzuen edukiak (gero eta gehiagotan ordaindupeko edukiak sortzen ari dira), nahi duzuen momentuan entzuteko aukera ematen dizutena. AArekin beste motatako podcast-ak heldu dira, artifizialki sortuak direnak. Google-ek NotebookLM-rekin bidea zabaldu zuen (lehenagotik beste adibide batzuk genituen) eta honen ostean https:// www.quietperiodplease.com plataforma sortu da, eduki guztiak AAk sortuak direlarik.

Beno, hau ez doa aurreko gaiekin lotuta baina proposatu nahi nizuen: https://fucklapd.com Sistema bat LA hiriko maderoak identifikatzeko, hori bai, gehikeria egiten dituztelako. Erresistentzia gunean sortzen nonnahi… (Más…)
Página siguiente »