octubre 2, 2026

Gora et Labora: Burbuila

Mundu finantzarioak hazkunde handien ametsa behar du bizirik. Azken urteotan armen ekoizpenak eta batez ere Adimen Artifizialaren sektoreak elikatu dute hazkunde handienen ametsak.

Dirua soberan dutenek, baina hala ere betiere mozkin handienen xerka ibiltzen direnek, pentsatu dute Adimen Artifiziala izango dela datorren urteetako pagotxa. Jende guztiak erabiliko du. Telefonotik, pantaila guztietatik. Eta hortik sartuko digute publizitatea-eta. Hortik gobernatuko gaituzte.

Baina badirudi oraindik ez direla hasi AA nahi bezala monetizatzen. Oraindik ez dira AA zerbitzuak kakazten. (Lehenengo zerbitzu ona ia oparitu, gero bezeroak produktu bilakatu, gero enpresei produktu hori saldu, azkenik prozesu guztiak monetizatu).

Gutxi falta zenean IPO, Initial Public Offering batzuk egiteko, AA konpainia handienak AEBko burtsara irteteko, aurretik auditoriak egiteko… Hortxe sakatu dute galga. (Más…)

junio 28, 2026

Gora et Labora: Debekatu!

Guztiok geure buruari eman diogun lege esparruan badago debeku gehiago ezartzeko beharrik.

Britainia Handian tabakoa debekatuko dute ez-dakit-zein urtetik aurrera jaiotakoei. Ondo egina; beren onerako izango da. Donostiako hondartzetan ere erretzea debekatuko da. Bazen garaia. Akabo milaka zigarrokin hondartzako hareara urtero botatzea.

Edari pizgarri batzuk nerabeei saltzea ere debekatzeko asmoa dago. Edari horien publizitatea ere debekatu beharko lukete. Instagramen, esate baterako. Eta Instagram bera. Anorexia eta antsietate sortzailea besterik ez da.

Jet pribatu guztiak ere debekatu behar, ekologiaren izenean. Eta ondo pentsatuta, hogei zalditik gorako auto pribatu guztiak ere bai. Duela ehun urte, zaldi gutxiagorekin ere, ondo bizi ziren. Bizikletak sustatu eta auto pribatu guztiak debekatu ja! (Más…)

marzo 29, 2026

Gora et Labora: AAurrerantzean

Kamioizaleak laster bere lana galduko duela badaki. Diesela gero eta garestiago. Kostuak murrizteko enpresari geratzen zaion aukera bakarra, iragarri diote, bere soldataren laurdenarekin Adimen Artifizial sistema bat alokatzea kamioia gidatzeko.

Kamiozaleak pantaila piztu du. AAri galdetu nahi dio ea zein lanetan jardungo duen aurrerantzean. Pantailak ea premium ala doaneko erantzunak nahi dituen. Doanekoak. Pantailak erakutsi dizkio inguruko argi gorridun klub hurbilenak, gazte berriak, etengabe berritzen den generoa; gasolindegi hurbilenak mapan, 48 litro besterik ez dira geratzen; janari azkar-merke kateko jantoki hurbilenak…

Publizitatearen ostean, kamioizaleak jada ez du gogoratzen zer galdetu nahi zuen. Galdetu du ea zergatik diesela gero eta garestiago. AAk hainbat bideo erakutsi dizkio, aukeran. Guztietan AAk sortutako gizon ile-urdindun bat, gorbatarekin. AAkademiko bat. (Más…)

Página siguiente »