Gora et Labora: Enbidoari hamarreko
![]() |
|
Pribatutasun gabeko garaiak. Karmaren erredakzio bulegoetara idatzi beharrean zutabegile xume honen e-posta helbidea sarean topatu duzue eta posta-kutxatila bete didazue epelkeria eta umore falta egozten didaten milaka mezuekin. Odola berotu eta lehen erreakzioa epelkeria akusazio larri horien aurrean sutsu erantzutea izan zen, baina urte luzeetako otoitz eta meditazioei esker, ikasi ikasi dugu eta jakin badakigu, hobe dela muleta gorria hesiaren babespetik astintzea, zezena adarretatik baino. Kritikak bi multzotan banatuko. Gehienek kaña gehiago eskatzen digute. Kaña politikariei, kaña bankari boteredunei, kaña miliko, polizi, pikolo eta zinpeko jagoleei… Eta, finean, betikoa, kañaspaña… Hi, Pinotxo, kañarik ez baduk, erabil ezak sudurre! Ez izan beldurre! Dena esan behar, bazegoen kritika eraikitzaileagorik: erabil ezak umorea motel! Bota ezak bertsoren bat! Limur ezak boterea; ea ondasunak, lana, banatzen hasten den. Iraultzaren lasterketan hik botako abiatzeko tiroa! Hordago jo! Bota ezak! (Hordagoa, tiroa, bertsoa, botoa?) Kartarik gabe, hordagorik ez: Gazteak isilik ta/ bizitza garesti/ beldurra ari zaigu/ hedatzen poliki/ enplegua ezkutatzen da/ egunero hemendik/ nola bizi garen bai/ harritutzen naiz ni/ gidari dauzkagula/ López-Basagoiti. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados