Jeje, baten batek pentsatuko du izenburuak zerikusi daukala onminpresentea den Madrilgo hauteskundeetan aurkezten den alderdi fatxa batekin (eta badaude aukeratzeko), baina ez, askatasuna, gure alor informatikoan, beste esanahi asko izan ditzake. Ikaragarrizko kontrola dago amaraunean: zer ikusi, entzuk, jaso, eztabaidatu, zer nolako iritziak bultzatzen diren eta zeintzuk mantentzen dituzten isilpean, galduta, ezkutaturik… zentzuraturik.
https://labur.eus/timofonika Estatuaren aliaturik estuenak dira telekomunikazio enpresak, guztiak, baina horretan Telefonicak badu paper inportantea, alde batetik erabakitzen duten zer ikusi dezakegun (edo zer blokeatu) eta partekatzen dutelako, lotsarik gabe eta izugarrizko etekinak lortzen, gure datuak: posizionamendua, ordutegiak, erabilitako app-ak eta sareak, iraupena…: Blokeatutako webgune kopurua hirukoiztu egiten da Telefonicak astero URL berriak sartzeko baimenari esker. (Más…)
|