marzo 30, 2021

Deformatika: Eman dezagun beste urrats bat… askatasunerantz!!! (I)

r167_comosehace

Jeje, baten batek pentsatuko du izenburuak zerikusi daukala onminpresentea den Madrilgo hauteskundeetan aurkezten den alderdi fatxa batekin (eta badaude aukeratzeko), baina ez, askatasuna, gure alor informatikoan, beste esanahi asko izan ditzake. Ikaragarrizko kontrola dago amaraunean: zer ikusi, entzuk, jaso, eztabaidatu, zer nolako iritziak bultzatzen diren eta zeintzuk mantentzen dituzten isilpean, galduta, ezkutaturik… zentzuraturik.

https://labur.eus/timofonika Estatuaren aliaturik estuenak dira telekomunikazio enpresak, guztiak, baina horretan Telefonicak badu paper inportantea, alde batetik erabakitzen duten zer ikusi dezakegun (edo zer blokeatu) eta partekatzen dutelako, lotsarik gabe eta izugarrizko etekinak lortzen, gure datuak: posizionamendua, ordutegiak, erabilitako app-ak eta sareak, iraupena…: Blokeatutako webgune kopurua hirukoiztu egiten da Telefonicak astero URL berriak sartzeko baimenari esker.

Honen aurrean Tor bezalako nabigatzailea (https://labur.eus/tor), edo Onion sarea, proxiak etab erabili behar da bai ala bai, zure pribatutasuna babestu nahi baduzu.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 217